Umeen parkeak 2.500 bisitari baino gehiago izan ditu
Umeei zuzenduta abenduaren azken astean Jai-Alai pilotalekuan ipini duten parkeak aurten ere arrakasta izan duela zehaztu du Gernika-Lumoko Udalak. Parkea zabalik egon den hiru egunetan abenduaren 28an, 29an eta 30ean guztira 2.500 bisitari baino gehia...
Umeei zuzenduta abenduaren azken astean Jai-Alai pilotalekuan ipini duten parkeak aurten ere arrakasta izan duela zehaztu du Gernika-Lumoko Udalak. Parkea zabalik egon den hiru egunetan abenduaren 28an, 29an eta 30ean guztira 2.500 bisitari baino gehiago izan dituela zehaztu du, «Gabon sasoiko ekitaldi nagusienetako bat bilakatuz». Umeez gain, gazteek ere parte hartu dute Umeen Gabonetako Parkean antolatutako jolasetan.