Aldundiak udarako amaitu gura du Autzaganeko Urdinbide tunela
Muxika eta Zornotza lotuko dituen azpiegitura berriak 63 milioi euro baino gehiagoko kostua edukiko du. Azpiegitura horrek AP-8agaz lotura izango duAutzaganeko saihesbidearen parte den Urdinbideko tunela udarakoa amaitu gura du Bizkaiko Foru Aldundiak....
Muxika eta Zornotza lotuko dituen azpiegitura berriak 63 milioi euro baino gehiagoko kostua edukiko du. Azpiegitura horrek AP-8agaz lotura izango du
Autzaganeko saihesbidearen parte den Urdinbideko tunela udarakoa amaitu gura du Bizkaiko Foru Aldundiak. Hain zuzen, Autzagane azpitik zeharkatzen duen tunela da Urdinbidekoa. Bizkaiko Foru Aldundiak zehaztu duenez, tunel horrek 703 metroko luzera du; bi hodi ditu, eta bakoitzak bi errei izango dituela zehaztu du. Diotenez, gainera, Autzaganetik egunero milaka ibilgailu igarotzea saihestuko du Urdinbideko tunelak.2013ko uztailean hasi zen Bizkaiko Foru Aldundia tunela egiteko zulaketak egiten. 64,75 milioi eurotan esleitu zuten proiektua, eta lanak amaitzerakoan azpiegitura horren kostua 63 milioi eurotik gorakoa izango dela gogoratu berri dute.
Autzaganeko obrak burutzeko ardura duen enpresa esleipendunak 2012ko uztailean hasi zituen lanak, eta proiektu hori amaitzeko 30 hilabeteko epea eman zion Bizkaiko Foru Aldundiak.
Aurreikusi dutenez, lehenengo zati horretako obrak udarako amaituko dituzte.
3,6 kilometro
Autzaganeko saihesbideak, guztira, 3,6 kilometroko luzera edukiko duela gogorarazi dute foru aldundiko arduradunek. Zehatzu dutenez, AP-8aren eta N-634aren arteko lotunean hasiko da, Zornotzan, eta gaur egun dagoen errepidea (BI-635) hartuko du oinarri kilometro eta erdiko tartean. Gero, Muxikarako norabidean, egungo bideak Urdinbideko tunelera eramango du erabiltzailea, Autzaganeko gaina saihestuz.
Katea inguruan, tunelera sartu aurretik, bi biribilgune berri egingo ditu Bizkaiko Foru Aldundiak, bai eta horiekiko lotunea ere. Esan dutenez, lotune horretatik korridore berrira sartu ahal izango dute ibilgailuek, eta irten ere hortik irten ahal izango dute.
Horrez gain, biribilgune horiek zerbitzu-bideak eta inguruan dauden baserrietara heltzeko zenbait biderako sarbide ere izango dira. Urdinbideko tunela igaro ostean, berriz, autoek berriz ere, BI-635 errepideagaz bat egingo dutela azaldu du foru aldundiak.
2012. urteko urtarrilean aurkeztu zituen Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak Autzaganeko zein Bermeoko saihesbideen proiektuak. Agerraldi hartan Bilbaok esan zuenez, Busturialdeak «kalitatezko errepide sare bat izatea» da helburu nagusia.