Karmele Goenagak irabazi du Mutrikuko balkoi lehiaketa
Mutrikuko balkoien lehen lehiaketan parte hartu duten dozena bat balkoien artean, San Agustin kaleko 1 atariko 3. solairuan kokatutakoa izan da epaimahaiaren iritziz garailea. «Karmele Goenagaren balkoia izan da hoberen baloratua, bere originaltasunag...
Antolatzaileek positiboki baloratu dute herritarren parte hartzea, eta hurrengo urtean ere lehiaketa antolatzeko asmoa agertu dute, «modu horretan Gabon giro polita sortu ahal izateko».
Bestalde, erakusleiho lehiaketa 20metro modak irabazi du. Erdikokale 1ean dagoen erropa dendak «erakusleiho originala» jarri duela nabarmendu dute epaimahaiko kideek. Bigarren eta hirugarren sailkatuak Madariaga eta Amalur Belardenda izan dira.