Karakolen lehiaketa gastronomikoa egingo dute domekan
Domekan, 09:00etan hasita, 37. Karakolen Lehiaketa gastronomikoa egingo dute, Gernika-Lumoko Merkatu plazan. Azken urteetan egin bezala, herrikoek ere parte hartzeko aukera izango dute, etxean egindako kazolen lehiaketan.Arabatik, Bizkaitik eta Gipuzko...
Arabatik, Bizkaitik eta Gipuzkoatik etorritako sukaldariak izango dira domekan Gernika-Lumon, eta lehiakide bakoitzak, gehienez, bi kazola aurkeztu ahal izango ditu. Horiek buztinezkoak izan behar dutela zehaztu dute antolatzaileek, eta, gutxienez, karakol kilo bi izan beharko ditu kazola bakoitzak. Karakolak etxetik egosita eramateko aukera edukiko dute parte hartzaileek.
Herrikoentzat sei sari
Osagaiak etxetik egosita eramateko aukera eman badute ere, osteko prestaketa Merkatu plazan egin beharko da. Sariei dagokienez, irabazleak 150 euro eta Gabonetako otzara eramango ditu etxera. Bigarren sailkatuak ere saria jasoko duela aurreratu du antolakuntzak.
Etxean egindako karakolei dagokienez, parte hartzaile bakoitzak kazola bakarra aurkez dezake, eta Gernika-Lumoko Udalak sei sari banatuko ditu. Sari banaketa merkatuan bertan egingo dute antolatzaileek. Hain zuzen, 14:00etatik aurrera jakinaraziko dute zeintzuk diren saridun guztiak.