Guztira 9.000 euro bideratu ditu erabilera planak garatzeko. Baldintza nagusiaizan da, enpresa horiek Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren deialdietara aurkeztu izana. Gernika-Lumon, euskararen erabilera planarekin tinko lanean ari diren hiru enpresa lagundu ditu udalak: Bengozarra eraikuntza metalikoak, Ekin/Bizkargi autoak eta Gernika Garbiketak S.L.
Bizkaiko Foru Aldundiak 30 enpresa lagundu ditu, eta Eusko Jaurlaritzak 162. Beraz, Gernika-Lumoko Udaleko Euskara zerbitzuak esan duenez, proportzioak kontuan hartuta, udalerriko hiru enpresa horiek euskararen alde egiten duten lana azpimarratzekoa da, “eta enpresa ertainak dira, gainera”. Era berean, Ajangizko Maier kooperatibak euskara lan munduan erabiltzeko egiten duen lana ere nabarmendu du Euskara sailak.