6.000 euroko laguntza eman dio La Caixak Gizarte zerbitzuen mankomunitateari
Gizarte zerbitzuetako mankomunitateak 6.000 euro hartu ditu La Caixaren gizarte fundazioaren eskutik. Diru hori, behar edo elbarriren bat duten pretsonentzako tresnerian inbertituko dute: gurpildun aulkiak, ohe bereziak, muletak… Gernika-Lumoko eta inguruetako herrietako familiak lagunduko dituzte. Atzo hartu zuen txekea mankomunitateko presidente Begoña Landak.