'Playa de Ondarzabal' zatikatzen hasi dira
Playa de Ondarzabal itsasontzia desegiten ari dira Ondarroako portuan. Joan den aste amaieran hasitako lanak oso aurreratuta daude. Zubi guztia kendu dute, eta beste aste bete barru zatiketa lanekin amaitzea espero dute. Ia urte osoa igaro du Ondarroak...
Playa de Ondarzabal itsasontzia desegiten ari dira Ondarroako portuan. Joan den aste amaieran hasitako lanak oso aurreratuta daude. Zubi guztia kendu dute, eta beste aste bete barru zatiketa lanekin amaitzea espero dute. Ia urte osoa igaro du Ondarroako gurdian Ondarzabalek. Denborale baten ondorioz popako bita apurtu zitzaion eta otsaileko denboralea etorri behar zenean karrora igotzea erabaki zuen udalak, beste itsasontzientzat arriskutsua izan zitekeelako. Konponketa lanen kostua udalarentzako handiegia zenez, eta laguntzarik lortu ez zutenez, itsasontzia zatikatzea erabaki zuen Lekeitioko garapen eta tokiko gobernu batzordeak.