
Epaimahaia, karakolak dastatzen
Karakolen lehiaketa gastronomikoa domekan egingo dute, Gernika-Lumoko Merkatu plazan. 09:00etan hasita, XXXVI. edizioa hartuko du lehiaketa gastronomiko horrek. Azken urteetan egin bezala, herrikoek ere parte hartzeko aukera izango dute, etxean egindako kazolen lehiaketan.
Araba, Bizkaia eta Gipuzzkoatik etorritako sukaldariak izango dira domekan Gernika-Lumon, eta lehiakide bakoitzak, gehiene, bi kazola aurkeztu ahal izango ditu. Horiek buztinezkoak izan behar dutela zehaztu dute antolatzaileek, eta, gehienez, bi kilo karakol izan ditzake kazola bakoitzak.
Osagaiak etxetik egosita ekartzeko aukera eman du antolakuntzak, baina osteko prestaketa Merkatu plazan gin beharko da. Sariei dagokienez, irabazleak 150 euro ta gabonetako otzara eramango ditu etxera.
Etxean egindako karakolei dagokienez, parte hartzaile bakoitzak kazola bakarra aurkez dezake, eta Gernika-Lumoko Udalak sei sari banatuko ditu.