Akarregi Pala Txapelketako lau finalistak erabakita geratu dira asteburuan
Akarregi Pala Txapelketako final erdiak erabakita geratu dira. Joan den asteburuan jokatu zituzten txapelketan parte hartzen dabiltzan hamaika bikoteek sailkapen partidak, eta lauk egin zuten aurrera: Kurrok eta Kasperrek, Jonpuk eta Josuk, Roberrek et...
Final erdietara ailegatu diren bikoteak maila ona erakutsi dute. Tantu askoko aldeagaz gainditu zituzten aurkariak. 30-8 eta 30-17 irabazi zuten, esate baterako, Kurro eta Kasperrek; eta 9-30 eta 11-30, berriz, Jonpuk eta Josuk. Rober eta Isac ere ondo ibili ziren partidak 30-12 eta 11-30 irabazita. Beraz, finalerdi estuak izango direla aurreikusi daiteke.
Finalistak
Barikuan, 19:00etan, hasiko dira finalerdiak. Kurro eta Kasper eta Jonpu eta Josuren artekoa izango da lehenengoa, bigarrena berriz, Rober eta Isac-ek Azeriren eta Goje IIaren kontra jokatuko dute. Lau horien arteko irabazleek zapatuko finalerako pasea eskuratuko dute.
11:30ean hasita jokatuko da finala, Lekeitioko frontoian.