Atxilotu dute Jone Amezaga errigoitiarra
Asteburu osoan kalean libre ibili ostean; gaur, 11:30ak aldera atxilotu du Ertzaintzak errigoitiko bizilaguna. Jone eta hari babesa ematen zeuden herritarrak Merkatu plaza barruan zeuden atxiloketaren momentuan. Dozenaka lagunek beraien gorputzekin babestu dute Amezaga. Hala, tentsio uneak bizi izan dira Ertzaintza oldartzerakoan.
Hasiera baten kaleko arropekin jantzitako agenteak saiatu dira errigoitiarra atxilotzen. Hala ere, Jone atxilotuta ezin zezaketela eraman-eta, istiluen kontrako Ertzaintzako agenteak gogor sartu dira Merkatu plazan. Hala zenbait zauritu ere izan dira Joneri babesa adieraztera joandakoen artean.
Informazio osatuagoa urrengo orduetan.
- Herritarrak Jone babesten
- Ertzantza Gernika-Lumoko kaleetan
- Istiluan apurtutako mahai bat


