Urte amaierako kontzertua emango dute herriko umeek
AULESTI // Aulestiko Musika Eskolako umeek urte amaierako kontzertua emango dute bihar, udal areto nagusian. 19:00etan hasiko dute saioa, eta, guztira, hamasei kanta abestuko dituzte hiru zatitan banatuta, herritarren aurrean. Gabonei begira, bestalde,...
AULESTI // Aulestiko Musika Eskolako umeek urte amaierako kontzertua emango dute bihar, udal areto nagusian. 19:00etan hasiko dute saioa, eta, guztira, hamasei kanta abestuko dituzte hiru zatitan banatuta, herritarren aurrean. Gabonei begira, bestalde, Gabon kanten entseguak egiten dabiltza zapatuetan; hala, etzi eta hilaren 20an, berriro batuko dira, 20:30ean.