Herrikrosa antolatu dute domekarako Talaixa Triatloi Klubeko kideek
Azken bost urtean kirol proba egin gabe egon eta gero, Talaixa Triatloi Klubak lasterketa berreskuratzea erabaki du. Nagusien eta txikien probak egingo diraAzkenengo bost urteetan kirol proba egin gabe egon eta gero, Talaixa Triatloi Klubak Mutrikuko H...
Azken bost urtean kirol proba egin gabe egon eta gero, Talaixa Triatloi Klubak lasterketa berreskuratzea erabaki du. Nagusien eta txikien probak egingo dira
Azkenengo bost urteetan kirol proba egin gabe egon eta gero, Talaixa Triatloi Klubak Mutrikuko Herrikrosa berreskuratuko du domekan.Mutrikuko Talaixa Triatloi klubak herri lasterketa antolatuko duen estreinako aldia izango da. «Garai batean, urria hasieran egiten zen lasterketa, eta nahikoa jende erakartzen zuen. 2009tik kirol proba egin gabe egon eta gero, berreskuratzea erabaki dugu. Berriro egiten hastea polita iruditu zitzaigun. Bide batez, umeentzako proba txiki bat antolatzea ere ondo etorriko zela bururatu zaigu».
Herrikrosa hasi aurretik, umeentzako kros txikia egingo dute, «beste kirol batzuen berri emateko asmoarekin».
Umeentzako bi lasterketa
Goiko Plazatik irtengo dute lehen korrikalariek, 10:00etan. Umeentzako bi lasterketa prestatu dituztela aurreratu dute Talaixako kideek. Bata, LHko 2. eta 3. mailako ikasleei zuzenduta egongo da, eta, bestea, LHko 4. 5. eta 6. mailakoei.
Txikienek 600 metroko lasterketa osatu beharko dute (Goiko Plazatik Samikollako ermitara joan-etorria), eta nagusiagoek 1.200 metro egin beharko dituzte (Goiko Plazatik Santabatara joan-etorria). Parte hartzaile guztiek oparia jasoko dute.
Kros txikian parte hartu nahi dutenek bihar dute izena emateko azken eguna, euren jatorrizko ikastetxeetan.
Lehengo bide beretik
Txikiek proba egin eta gero, 11:00etan, nagusien txanda izango da. Helduek 10 kilometroko ibilbidea egin beharko dute. Antolatzaileek jakin eragin dutenez, garai bateko ibilbide bera izango du lasterketak. Goiko Plazan hasi eta Debako zubiraino joan-etorria egin beharko dute korrikalariek.
Sariei dagokienez, parte hartzaile guztiei elastiko bana emango diete. Lehen sailkatuek eta lehenengo mutrikuarrek, ordea, garaikurra eta txapela jasoko dituzte, hurrenez hurren.
Kirol proban parte hartu nahi dutenek aurretik eman dezakete izena, www.herrikossa.com webgunean. Bestalde, domekan bertan ere, Goiko Plazan izena emateko aukera egongo da.
Aurretik izena ematen dutenek 12 euro ordaindu beharko dituzte; bestelakoan 15 euro. Antolatzaileek azpimarratu dutenez, lasterketa hasi baino 30 minutu lehenago itxiko dute izena emateko epea.