Atalde kalean kokatu dute, hain zuzen ere. Goizean, herriko ikastetxeetako ikasleak ari dira tailerretan parte hartzen. Horietan berdintasunaren aurkako joerak ezagutzen dituzte batetik, eta bestetik, horiei aurre egiten ikasten dute.
Arratsaldean, berriz, herritar guztiei zabalik izango da Emakunderen autobus ibiltaria. Urteotan berdintasunak izandako eboluzioa eta oraindik egiteko gelditzen den bidea ikusteko aukera eskaintzen du autobusak. 17:30eatik 19:30eara, bisitatu ahalko da.