Gaur eta bihar, etxean lehiatuko dira Bermeo eta Gernika
Hirugarren mailan lehiatzen diren Bermeo eta Gernika taldeek etxean jokatuko dute asteburuko partida. Bermeok gaur neurtuko ditu indarrak, eta Gernikak, berriz, bihar. Bermeotarrek Lagun Onak taldea hartuko dute Itxas-gane zelaian, eta gernikarrek, ost...
20:00etan hasita, sailkapenean 14. postuan den taldearen aurka lehiatu beharko dira kostaldekoak. Bermeoko futbol taldea, bestalde, sailkapeneko bederatzigarren postuan da. Sei puntuko aldeak banatzen ditu bermeotarrak azpeitiarrengandik sailkapen orokorrean. Hamabosna partidu jokatu dituzte bi taldeek; bizkaitarrek sei irabazi dituzte, eta gipuzkoarrek, aldiz, lau.
Gernikarren partida, bestalde, 17:00etan hasiko da bihar. Busturialdeko taldeak, bera baino postu bi gorago dagoen taldea hartuko du Urbieta zelaian. Errenta gutxi ateratzen diote beasaindarrek gernikarrei; hain justu, bi puntu. Hala, Beasain bigarren postuan dagoen bitartean, Gernika laugarren da, 29 puntugaz eta bederatzi partidu irabazita. Garaipen kopuru bera lortu dute gipuzkoarrek.