Espainiako Auzitegi Gorenean ez ezik, Auzitegi Konstituzionalean ere helegitea jarri du Amezagaren defentsak, eta auzia epaitegi horren esku dago momentu horretan. Amezagaren abokatu Jone Goirizelaiak azaldu duenez, Auzitegi Nazionalak emandako epaiak Jone Amezagaren eskubideak urratzen ditu, zantzuetan oinarrita dagoelako. Era berean, auzia Konstituzionalearen esku dagoen arren, Amezaga atxilotzeko agindua indarrean dago, “eta helegitea tramitera onartu denean, normalena da, zigorra hain txikia izanda, horren suspentsioa ematea”, azaldu du Goirizelaiak. Orain, Konstituzionalak erabakiren bat hartzeko zain daude.
Kondenaren suspentsioa bakarrik ez, zigorra kartzelarekin ez den beste modu batera betetzeko aukera ere aurkeztu zuen defentsak Auzitegi Nazionalean. “Legezkoa da, eta Jonek [Amezaga] horretarako eskubidea badu”. Eta irailean hartu zuen auzitegiak erabakia: “Auto bidez jainarazi zuen, baina auto hori azaroaren 24an notifikatu ziguten”. Auto hark zioen Amezagak 10 eguneko epea zuela kartzelan aurkezteko edo zigortu duen aretoari zerbait esateko. “Baina hurrengo egunean, azaroaren 25ean, beste auo bat jaso genuen, zeinak 10 eguneko epea bertan behera utzi Amezaga bilatzeko eta atxilotzeko agindua ematen zuen”. Eta erabaki horretan Ertzaintzak izan duen papera salatu du Amezagaren abokatuak: “Erandioko komisaldegitik txosten bat bidali zuen, faxez, Auzitegi Nazionalera, Jone atxilotu behar zutela esanez”. Amezagaren ibilbide politikoan oinarritu zen polizia eskaera hori egiteko: “legezkoa den talde politiko batetan arduraren bat zeukala, eta horregatik atxilotu egin behar zutela”. Ernai gazte erakundea aipatzen du Ertzaintzaren txostenak, “eta polizia berak egindako beste txosten batzuek diote Ernai erakundea guztiz legezkoa dela eta legez kontrako jarduerarik ez duela burutzen”.
Goirizelaiaren ustez, baina, are larriagoa da Ertzaintzaren esku hartzea auzi horretan. “Auzi honetako parte balitz legez jokatu du, eta epai betearazlea oinarri hartuta, Jone atxilotzeko baimena eskatu du”. Aipatu du, gainera, Ertzaintza ez dagoela Auzitegi Nazionalak atxiloketa burutzeko aipatutako polizien artean. “Auzitegiak, atxilotzeko agindua ematen duenean, ez du Ertzaintza aipatzen, baina Ertzaintza joan da Joneren etxera, hura atxilotzeko asmoz”. Goirizelaiaren esanetan, jokabide hori ulertezina eta onartezina da, eta azalpenak eskatu ditu.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.