Jone Amezagari babesa adierazteko ekitaldi berezia egingo dute barikuan
Informazio gunea ipini eta elkarretaratzea egingo dute egunero, barikura bitartean, Merkurio aurrean. Aste osorako zehaztutako agendan parte hartzeko deia egin diete Busturialdeko herritarrei«Zerbait berezia» egin gura du Jone Libre! plataformak aben...
Informazio gunea ipini eta elkarretaratzea egingo dute egunero, barikura bitartean, Merkurio aurrean. Aste osorako zehaztutako agendan parte hartzeko deia egin diete Busturialdeko herritarrei
«Zerbait berezia» egin gura du Jone Libre! plataformak abenduaren 5ean, eta egun horretako ekimena Jone babestu, babesgu, babeszu lemapean egingo dutela aurreratu du. Bitartean, atxikimenduak batzeko lan egingo dute, eta eguneroko agenda ere zehaztu du plataformak. Besteak beste, informazio gunea ipiniko dute egunero, 11:00etatik 13:00etara, Merkurio iturriaren aurrean. Horrez gain, arratsaldero elkarretaratzea ere egingo dute, 18:00etan, Merkurio aurrean baita ere.Hala ere, aste osorako agenda zabalagoa prestatu dute, eta elkarte, eragile eta norbanakoen konpromisoa eskatu du plataformak, nork ahal duen modura lagundu dezan. Agenda hori ikusgai dago Astrako atean, eta bertan eman daiteke izena ekimen desberdinetan parte hartzeko edo laguntzeko.
Era berean, Amezagari elkartasuna helarazten dioten mezuak gehituz doaz sare sozialetan: elkarteek, langileek, norbanakoek, nekazariek, umeek…
Elkartasun mezuak
Hainbat izan dira Jone Libre! plataformak hartu dituen bideoak jonelibre@gmail.com helbidean. Amezagak berak ere, bideo bidez zabaldu die mezua herritarrei. Elkartasuna eskertu, konpromisoak eskatu, eta bere aurkako «muntaia poliziala» salatu du errigoitiarrak.