Hiesari aurrea hartzeko informazioa zabaltzen
Hiesaren Aurkako Nazioarteko eguna izan zen atzokoa. Lekeition gaixotasun horren arriskuak gogora ekartzeko informazio mahaiak ipini zituzten, Eskolapean argazkian. Horrez gain, herriko farmazioa zein ikastetxeetan informazio guneak egon ziren, eta laz...
Hiesaren Aurkako Nazioarteko eguna izan zen atzokoa. Lekeition gaixotasun horren arriskuak gogora ekartzeko informazio mahaiak ipini zituzten, Eskolapean argazkian. Horrez gain, herriko farmazioa zein ikastetxeetan informazio guneak egon ziren, eta lazo gorriak eta preserbatiboak banatu zituzten. Bestalde, Bermeoko Udalak mozio bat onartu du: UNAIDSen helburuekin bat egin; gaixotasunagaz bizi direnei elkartasuna adierazi eta herritarrei dei egin die lazo gorriak jartzera eta ekintzetan parte hartzera.