Enbeita bigarren eta Galletebeitia hirugarren Urdulizko finalerdian
Etxahun Lekue Etxebarriak lortu du abenduaren 20an Miribillan jokatuko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalerako txartela. 550 zale batu dira saioanOnintza Enbeita Maguregi muxikarrak eta Xabat Galletebeitia Abaroa lekeitiarrak bigarren eta hiru...
Etxahun Lekue Etxebarriak lortu du abenduaren 20an Miribillan jokatuko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalerako txartela. 550 zale batu dira saioan
Onintza Enbeita Maguregi muxikarrak eta Xabat Galletebeitia Abaroa lekeitiarrak bigarren eta hirugarren puntuazio altuena eskuratu dute Urdulizko Iparralde frontoian jokatu den #Josi Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finalaurrekoan. Saioa irabazita, Etxahun Lekue Etxebarria Miribillako finalean egongo da abenduaren 20an.550 lagun elkartu ziren frontoian, giro ezin hobean. Eta aipatutako hiru bertsolariez gain, Gorka Ostolaza Ikaran markina-xemeindarrak, Julen Erezuma Arzanegi gernikarrak eta Beñat Ugartetxea Ostolazak kantatu zuten. 515 puntu bildu zituen saioan Lekuek, eta gainerako bertsolariek puntuazioen zain egon beharko dute finala jokatuko duten jakiteko.
Zuriñe Iarritu Azpitarte izan zen gai emailea. Ander Txakartegi Basterretxeak, Iñaki Aurrekoetxea Arkotxak, Jon Jaio Aiartzaguenak, Joseba Santxo Uriartek, Jurgi Fuentes Goikoetxeak eta Mirari Azula Aurrekoetxeak osatu zuten epaimahaia; Leire Markuerkiaga Olabe eta Leire Etxebarria Gaztelu izan ziren idazkariak.
Hurrengo saioa
Ibon Ajuriagojeaskoa gernikarra, Arkaitz Estiballez, Garikoitz Sarriugarte, Imanol Uria, Jone Uria eta Oihana Bartra ariko dira datorren saioan, zapatuan, Amorebieta-Etxanon.