'Gure etxe bakarra' antzeztuko dute etzi, Nabarnizen
NABARNIZ // Muxikako emakumeek Nabarnizen izango dute eszenatokia zapatuan. Han antzeztuko dute Gure etxe bakarra. Onintza Enbeita bertsolari eta kazetariaren gidaritzapean, Nabarnizko elizaren taula gainean izango dira 39 emakume: 84 urte ditu nagusie...
NABARNIZ // Muxikako emakumeek Nabarnizen izango dute eszenatokia zapatuan. Han antzeztuko dute Gure etxe bakarra. Onintza Enbeita bertsolari eta kazetariaren gidaritzapean, Nabarnizko elizaren taula gainean izango dira 39 emakume: 84 urte ditu nagusienak, eta 8 gazteenak. Beraiek sortutako gidoia da antzeztuko dutena, eta 20:00etan hasiko da. Sarrera bakoitzeko 3 euro ordaindu behar dira, eta, antolatzaileek jakitera eman dutenez, herriko tabernatan daude salgai.