Eider Uruburu mendatarra aske uzteko eskatuko dute gaur, Gernika-Lumon
Merkurio iturriaren aurrean batuko dira herritarrak, 19:30ean. Uruburu barikuan atxilotu zuten Parisen, bere bikotearen epaiketara joan zenean. Frantzian sartzeko debekua duEider Uruburu aske uzteko eskatuko dute herritarrek gaur, kalean. Horretarako, ...
Merkurio iturriaren aurrean batuko dira herritarrak, 19:30ean. Uruburu barikuan atxilotu zuten Parisen, bere bikotearen epaiketara joan zenean. Frantzian sartzeko debekua du
Eider Uruburu aske uzteko eskatuko dute herritarrek gaur, kalean. Horretarako, 19:30ean batzeko deialdia egin dute, Gernika-Lumoko Merkurio iturriaren aurrean. Bilbokoa da Uruburu, baina Mendatan bizi da.Jakitera eman dutenez, barikuan atxilotu zuten Eider Uruburu, Parisen. Bere bikotea den Aletxu Zobaran epaitu behar zutela-eta joan zen Uruburu Parisa. Epaiketaren egunean Zobaran ikusteko aukera izan zuen, baina hurrengo egunean atxilotu zuen poliziak.
8 hilabeteko zigorra
Joan den astean, bikotea ikusi ahal izateko haren epaiketara joan, eta Frantziara bueltatzeko debekua hautsi izana leporatu du diote Urubururi. Fiskalak bi urteko zigorra eskatu zuen Mendatako bizilagunarentzat, baina epaileak 8 hilabeteko zigorra agindu du harentzat.
Berri iturriek jakitera eman dutenez, epailearen erabakiaren kontra helegitea jartzeko aukera badute.
Frantziako Clermont-Ferrand herrian atzeman zuten Eider Uruburu 2010. urtean, Iñaki Iribarren Galbeterekin batera, eta 6 urteko zigorra ezarri zioten 2013. urtean. Aurten, maiatzean utzi zuten libre, baina Frantziara bueltatzeko debekua ezarri zioten.
Epaiketak eten daitezen
Busturian, bestalde, Eneko eta Ibon Goieaskoetxea anaien kontrako epaiketak etetzeko eskatuko dute herritarrek, KonpONbidean, epaiketarik ez! lemapean. Horretarako, San Kristobal auzoko autobus geltokian batuko dira barikuan, 22:00etan.
Azaroaren 10ean hasi zen Parisen Ibon Goieaskoetxea eta beste sei lagunen kontrako epaiketa. Hain zuzen, ETAren aparatu logistikoaren parte izateagatik ari dira epaitzen, azken asteotan. Abenduaren 12an Parisa bidaia egingo dute busturiarrek, eta, gura duenak, izena emateko aukera izango du biharko elkarretaratzean. Bestalde, jakitera eman dutenez, Busturiko tabernetan ere izena emateko aukera egongo da, abenduaren 5a baino lehen.
Epaiketaren lehen auzi saioan, ETAko militantea dela onartu zuen Goieaskoetxeak, eta bost astez luzatuko den epaiketa giza baldintza duinetan burutzeko eskatu zion epaileari. Gainera, euskaraz hitz egin ahal izateko, itzultzailea eskatu zuen busturiarrak.
Goieaskoetxeari ez, beste sei auzipetuei 2006. urtean armak eta atentatuak egiteko materiala lapurtzea leporatzen diete. Horietako laurentzat bizi arteko zigorra eska dezakete, materiala lapurtu zuten enpresako langile eta senideak zenbait orduz bahitu izanagatik. Goieaskoetxea da, auzipetuen artean, ez bahiketarik ezta lapurketarik leporatzen ez dioten bakarra.
Eneko Goieaskoetxea azaroaren 13an eta 14an epaitu zuten, Madrilen, Oviedoko polizia etxe baten kontra granadak botatzea leporatuta. Haren abokatu Jone Goirizelairen esanetan, Goieaskoetxearen aurkako frogarik ez zuen fiskalak: «Ezin izan ditu baieztatu Kepa Arronategik lekukoak inkomunikazio egoeran eta mehatxupean egin zituen deklarazioak».