Gernika-Lumoko Udalak lan poltsen egoera aztertuko du
Udaleko lan poltsak banan-banan aztertuko ditu, zeintzuk zabaltzea komeni den erabakitzeko. Barne araudia ere eguneratu nahi du udalakGernika-Lumoko langileria arloko zinegotzi Begoña Landak azaldu legez, udaleko lan poltsak aztertzeko konpromisoa har...
Udaleko lan poltsak banan-banan aztertuko ditu, zeintzuk zabaltzea komeni den erabakitzeko. Barne araudia ere eguneratu nahi du udalak
Gernika-Lumoko langileria arloko zinegotzi Begoña Landak azaldu legez, udaleko lan poltsak aztertzeko konpromisoa hartu zuen udaleko negoziazio mahaiak, zein egoeratan dauden ezagutzeko. Hala, beharrezkoa den kasuetan lan poltsak zabalduko ditu Gernika-Lumoko Udalak. 2008an brigadako langileak kontratatzeko zabaldu zuten lan poltsa betetzea komenigarria litzatekeela uste du, eta erabaki hori udaleko negoziazio mahaian parte hartu dutenen artean hartu dutela. «Proposamen hori ez du EAJk bakarrik egin; denek baizik», zehaztu du Landak.Are gehiago, udaleko lan poltsa guztien egoera aztertuko dutela esan du Langileria arloko zinegotziak; eta beharrezkoak diren lan poltsa guztiak zabalduko dituela udalak.
Barne arautegia eguneratu
Era berean, barne arautegia berrikusteko beharra badagoela azaldu du Landak, eta horrekin bat datorrela negoziazio mahaia ere. Beraz, zinegotziak azaldu duenez, barne arautegi hori berrikusi, aztertu eta eguneratu egingo dute.
Gernika-Lumoko Eusko Alderdi Jeltzalea udal taldeak kaleratutako oharraren arabera, 2008. urteko brigadako langileen lan poltsa zabaltzeko proposamena egin dio udaleko negoziazio mahaiari, azken sei urteetan Gernika-Lumoko egoera ekonomikoak eta langabezia tasak okerrera egin dutela iritzita. Jeltzaleen esanetan, langabeziari aurre egiteko neurri bat litzateke lan poltsak zabaltzea, beharrik ez dutenek izena emateko aukera izan dezaten.
Diotenez, sindikatuek egin zuten negoziazio mahaian lan poltsa guztiak zabaltzeko eskaera, eta eskaera horrekin bat eginez, mozioa aurkeztu dute, hurrengo udalbatzarrean aztertzeko.