EAJren ekitaldia, Sukarrietan. Argazkia: EAJ
EAJren sortzailearen heriotzaren 111. urteurrena gogoratu du alderdi horrek Sukarrietan. Hain zuzen ere, Sukarrietako hilerrian, Aranaren hilobi aurrean, bildu ziren EAJkoak, atzo; bertan, ohorezko aurreskua dantzatu eta lore eskaintza egin zioten. 1.000 lagun inguru elkartu ziren haren omenaldian.
Besteren artean, Euzkadi Buru Batzarreko (EBB) presidente Andoni Ortuzar, Iñigo Urkullu lehendakaria, Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusia, Itxaso Atutxa Bizkai Buru Batzarreko presidentea, Eusko Jaurlaritzako zenbait sailburu eta eskualdeko zenbait hautetsi izan ziren Sukarrietan. Hilobi aurrean, Arana gogoan izan ostean, ekitaldi politikoa egin zuten jeltzaleek.
2015ean Sabino Aranaren jaiotzaren 150. urteurrena ospatuko dela aipatu zuen EBBko presidente Andoni Ortuzarrek, eta Aranaren diskurtsoa gaurkotuta, «nazio kontzientziaren» beharra aldarrikatu zuen: «Sabinok nazio kontzientzia iratzarri zuen, guri dagokigu orain hori iratzartzea. Inork ez du zalantzan jartzen herri honen nazio kontzientzia, lortu behar duguna da inork hori zalantzan ez jartzea». Hortaz, «Espainia den zaku orokor horretan ez sartzea» eskatu du Ortuzarrek.
Ortuzarrek, bestalde, «Euskadirentzako txertorik onena, euskal politika egitea» dela esan zuen atzo Sukarrietara bertaratutakoen aurrean: «Politika egiteko denborak dira. Euskadin bai, gutxienez. Egiazko politikarekin. Politika konprometitua, politika zintzoa eta politika denon egitasmo baten zerbitzura. Itsaso bareak ez du sekula ere marinela trebatzea lortu».
-
-
EAJren ekitaldia, Sukarrietan. Argazkia: EAJ
-
-
EAJren ekitaldia, Sukarrietan. Argazkia: EAJ
-
-
EAJren ekitaldia, Sukarrietan. Argazkia: EAJ
-
-
EAJren ekitaldia, Sukarrietan. Argazkia: EAJ
-
-
EAJren ekitaldia, Sukarrietan. Argazkia: EAJ
-
-
EAJren ekitaldia, Sukarrietan. Argazkia: EAJ