Parte hartzaile bat domekan, nabarnizen
Bizkaiko eta Euskadiko Gizon Probetako Txapelketak hartu ditu zapatu-domekan Nabarnizko probalekuak. 85 kiloz azpiko mailan eta maila absolutuan lehiatu ziren sei parte hartzaileak, eta maila batean zein bestean Gernika-Lumoko Mikel Alzolak lortu zuen txapela, sailkapenean lehenengo postua eskuratuta. Lan bikaina eginda, 3 untza, 1/2, eta 1,02 metro egitea lortu zuen gernikarrak. Maila absolutuan, Gorka de la Concepcionek, Oskar Perezek, Iñigo Aurrekoetxeak, Aitor de la Concepcionek eta Urko Real de Asuak egin zuten gernikarraren atzetik, hurrenez hurren