Gernika-Lumoko emakumezkoen saskibaloi taldea denboraldi hasiera ederra egiten ari da. Joan den asteburuan ere garaipena lortu zuten, denboraldiko seigarren partida irabaziz. Hain zuzen, gernikarrek 78-60 hartu zuten menpean Al-Qazeres Extremadurako (Espainia) taldea. Partida irabazita, gernikarrak laugarren jarri dira sailkapen orokorrean, Cadi La Seu taldeagaz berdinduta. Lehen hiri sailkatuek, bestalde, bi garaipen gehiago lortu dituzte.
Emaitzari erreparatuz gero, garaipen erraza izan zela dirudi, baina ez zen hala izan. Lehen laurdenean, esaterako, bi taldeek hutsegin zituzten hainbat jaurtiketa. Hala, 13-6ko emaitzagaz amaitu zen laurden hori.
Bigarren laurdenaren hasieran, Extremadurakoek aldea murriztea lortu zuten, baina taldeko jokalari garrantzitsu bat lesionatu egin zen. Lesioa aprobetxatuz, Miller pibota hobeto moldatu zen, baina asko hutsegin zuen. Arazoak-arazo, hala ere, bigarren laurdena gernikarren aldeko hamar puntuko aldeagaz amaitu zen.
Hirugarren laurdenean, Gernika Bizkaiak aldea handitzen jarraitzeko aukera izan zuen, baina ez zuen lortu. Horren ordez, Al-Qaceres-ek zortzi puntura hurbiltzea lortu zuen. Partidako azken laurdenean, errenta handitu zuten bertokoek, nahiz eta ondo jokatu ez.
-
-