Basconiari erraz irabazita hirugarren jarri da Gernika
1-5 irabazi zuten gernikarrek futbol partida eder baten. Hasiera-hasieratik Gernika jaun eta jabe izan zen zelaian, eta Basconiak ez zuen inolako aukerarik izan. Garaipena lortuta bertoko taldea hirugarren jarri da sailkapen orokorrean, 28 puntugaz. Beasain laugarren sailkatuak, baina, puntu kopuru berdina dauka. Zalla eta Zamudio bosgarre eta seigarren sailkatuak ere hurbil daude sailkapenan. Hain justu, 27 eta 26 puntu dituzte. Hala, gernikarrak ezin dira erlaxatu play-offekin amesten jarraitu nahi izanez gero.
Gernika 0-2 zen aurretik 36. minuturako. Hortik aurrera, bertokoek nagusitasun handia erakutsi zuten. Enziondok bi gol sartu zituen, eta Etxabek, Aimar Cid-ek eta Zarandonak bana sartu zuten.
Basconiaren hamaikakoan Asier Villalibre gernikarra zelairatu zen. Athleticeko harrobiko jokalari apartak, baina, ez zuen aukera handiegirik izan bere abilezia erakusteko. Jokoan gutxi sartu arren, Basconiaren gol bakarrean parte hartu zuen, Guruzetari gola oparituz. Villalibregaz batera, bigarren gernikar bat ere badago Basconian; hain justu, Julen Uriguen. Jokalari fin eta abila da, eta hasierako hamaikakoan zelairatu zen.