Natxituarrak oso gatz izango du finalean sartzea. Dagoeneko hiru bertsolarik daukate berak baino puntuazio hobea, eta bi finalaurreko falta dira oraindik. Hala, ziurrenik, finalaurrekoetan amaituko da Bizkaiko txapelketa eskualdeko bertsolariarentzat.
Etxebarriako frontoian jokatutako saioan Iratxe Ibarra markinarrak lortu zuen finalerako zuzeneko txartela. 475,5 puntu lortuta irabazi zuen lehen finalaurrekoa. Elortegik, bestalde, 467 puntu lortu zituen. Lehen finalaurrekoa oso orekatua izan zen, eta lehen sailkatutik azkenekora 11 puntuko aldea baino ez zen izan.
Txapelketako bigarren finalaurrekoa Urdulizen izango da, hilaren 30ean. Onintza Enbeita eta Julen Erezuma ariko dira saio horretan.
Etxebarriako sailkapena
- Iratxe Ibarra: 475,5
- Fredi Paia: 474,5
- Joseba Artza: 469
- Eneko Abasolo ‘Abarkas’: 469
- Ander Elortegi: 467
- Miren Amuriza: 464