Langileria arloko zinegotzi Begoña Landak zehaztu duenez, lan poltsa guztiak berrikusteko erabakia hartu du Negoziazio Mahaiak, “Zein egoeratan dauden ikusteko eta zabaltzea komeni den erabakitzeko”. Azaldu duenez, lan poltsa batzuk zabaltzeko beharra ikusi dute, eta denen egoera aztertzea erabaki dute.
Eusko Alderdi Jeltzaleak, bere aldetik, mozio baat aurkeztuko duela azaldu du, Gernika-Lumoko Udaleko lan poltsa guztiak zabaldu ditzatzen eskatzeko.
Landak azaldutakoaren arabera, lan poltsak berrikusteaz gain, barne araudia ere aztertuko dute, eguneratzeko beharra duelako.