Hamabi urtetik gora dituzten herritarrek parte hartu ahalko dute Bermeoko Udal Kirol Patronatuak antolatzen duen zapatu kirolari ekimenean. Oraingoan,
Nordic Walking teknika landuko dutela jakinarazi dute.
Kirol Patronatutik azaldutakoaren arabera, «ekimen honetan parte hartzeko ez da aurretiazko ezagupenik behar». Zapatuko saio horretan, lehenik eta behin,
Nordic Walking teknikari buruzko azalpen teorikoa emango diote parte hartzaileei, eta ondoren, ibilbideari ekingo diote.
Parte hartu gura duten horiek aurretiaz izena eman beharko dute Araneko kiroldegian. Zehaztu dutenez, 50 lagunentzako lekua dago. Parte hartzaile guztiei teknika horretarako beharrezkoa den bastoia utziko zaie kiroldegian.
Nordic Walking-a bastoiaren laguntzarekin egiten den martxa erregularraren hobekuntza da, «nahiz eta bere teknikoa askoz zabalagoa den», diote. Praktika «osasuntsua» dela diote, «ahalmen kardiobaskularra hobetzen duelako, bizkarraren muskuluak indartzen dituelako eta osteoporosiari aurre hartzeko balio duelako»