Lore eta landare azoka egingo da domekan, Ondarroan
Aurtengoa bosgarren azoka izango da. Azoka 11:00etan hasiko da, eta 15:00etan amaituko da. Aurrekoetan egin modura, aurten ere Berdura Plazan egingo daOndarroako V. Lore eta Landare Azoka egingo da domekan. Aurten 20 mintegi egongo direla aurreratu dut...
Aurtengoa bosgarren azoka izango da. Azoka 11:00etan hasiko da, eta 15:00etan amaituko da. Aurrekoetan egin modura, aurten ere Berdura Plazan egingo da
Ondarroako V. Lore eta Landare Azoka egingo da domekan. Aurten 20 mintegi egongo direla aurreratu dute Ondarroako Turismo Bulegoko arduradunek. Azokan, baina, ikusteko eta erosteko aukera egoteaz gain, eskulanak egiteko aukera ere egongo da, aurreko aldietan modura.Lore eta landare apaingarriak, lore lehorrak, eztia eta kremak, bonsaiak, hazi naturalak, oihalezko loreak, landare ekologikoak, xaboiak, lurrin naturalak… Azokan denetarik egongo dela aurreratu dute antolatzaileek.
11:00etatik 15:00etara
Horrez gain, iaz egin modura, azokara gerturatzen direnek lore lehorren tailerrean ere parte hartu ahalko dute: «Hainbat tailer eta ekintza egongo dira».
Azoka 11:00etatik 15:00etara egongo da zabalik. Behin ordu hori pasatuta, saltzaileek eta arduradunek guztia jaso eta azoka amaitutzat emango dute.
Azokak iraun bitartean, gunea musikaz girotuta egongo dela ere azaldu dute turismo bulegoko arduradunek.
Horrela ba, eguraldi onagaz zein txarragaz, herritarrek bestelako eskaintza ikusgarria dakarren urteroko azoka ikusi ahalko dute domeka goizean Ondarroako Berdura Plazan.