Javier Corcobado musika eta poeta famatuak Gernika-Lumoko Lizeo Antzokian joko du, zapatuan (azaroak 22), 20:30ean hasita. Oraingoan, baina, euskal musikariz inguratu da zenbait kontzertu emateko. Bazkideek sei eurotan eskuratu ditzakete sarrerak. Gainontzekoek, bestalde, zortzi eurotan.
Corcobado artista berezia eta harrigarria da. Literaturan zein pop estiloko musikan eredu garrantzitsu bat da.