Busturialdeko ur hornidurari buruzko eztabaida du ur partzuergoak mahai gainean, eta eskualdeko Lurralde Egitamua (PAT) definitu behar dute datozen hilabeteetan. Horretarako, Busturialdeko arro hidrografikoak eta ingurukoek eskaintzen dituzten baliabideak lehenesten ditu partzuergoak, eta egin nahi duten azterketa ere Busturialdeak dituen ur baliabide naturalen analisiarekin hasiko dutela azaldu du partzuergoaren lehendakari Iratxe Arriolak.
Oraindik, baina, definitzeko eta aztertzeko aspektu asko daude, eta abiapuntu gisa, gaian adituak diren hiru hizlari gonbidatu ditu gaur egingo duten mahai-inguruan parte hartzeko. Hain zuzen ere, David Hoyos ekonomialaria, Joserra Diez biologoa eta Iñaki Antiguedad hidrogeologoa batuko ditu mahaiaren bueltan, eta Arriolak berak gidatuko du mahai-ingurua.
Busturialdeko Ur Partzuergoari buruz ezker abertzaleak 2010. urtean egin zuen hausnarketan parte hartu zuen Antiguedadek, eta prozesu horretan ere defendatu zuen ura eskualdeetan kudeatzearen aldekoa zela. Eskualde mailako ur politika integratua beharrezkoa zela zioen, udalen parte hartzearekin».
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.