Atzoko egunkariko laugarren orrialdean hitzaldia gaur izango zela iragartzen zen. Fracking-ari buruzko hitzaldia, baina,
datorren eguenean, hilaren 27an izango da.
Frackin Ez Bizkaia plataforma eta Laia eztabaida taldea Fracking “apustu arriskutsuari” buruz ariko dira berbaldi horretan. Hain zuzen ere, “haustura hidraulikoa, bere arriskuak eta Bizkaiko proiektuak” izango dituzte mintzagai. Altamira auzoko Kultur Etxean izango da berbaldia, esan moduan hilaren 27an, eguenean, 19:30ean.