Bularreko minbiziari buruzko berbaldia emango dute Gernika-Lumon
Bularreko Minbiziaren Aurkako Bizkaiko Elkarteak (ACAMBI) eta Kukubedarra Urdaibaiko Emakumeen Elkarteak antolatuta, hitzaldia emango dute Gernika-Lumon Bularreko minbiziaren prebentzioa izenburupean. Elai-Alai aretoan izango da berbaldia, astelehenean (azaroak 23), 18:00etatik aurrera.