Ate joka datoz Santa Katalina jaiak Busturialdera. Mundakan, San Pedro kofradia osatzen zuten arrantzaleen omenez ospatzen dute Santa Katalina santuaren eguna hilaren 25ean. Hala ere, mundakarrak zapatutik murgilduko dira jai giroan, ohikoa duten bakailao txapelketarekin. Ereñoko Akorda auzoak ere bakailao txapelketa hartuko du datorren zapatuan, azaroaren 29an. Akordan datorren asteburuan ospatuko baitituzte Santa Katalina jaiak.
Mundakako Gaztezar Mendi Taldeak Santa Katalina jaien baitan egiten duen mendi martxa egingo du aurten ere. Irteera hori datorren domekan, azaroaren 30ean egingo dute, 08:00etan hasita.
EGITARAUA HERRIZ HERRI
EREÑO (AKORDA)
Azaroaren 29an.
– 11:00etan, txupinarekin hasiera. Ondoren, bakailao txapelketan parte hartzen dutenek kazolak prestatezen hasi ahalko dute.
– 13:30ak eta 14:00ak bitartean, bakailao kazolak aurkeztu. Jarraian sari banaketa eta herri bazkaria, fanfarriarekin.
– 19:00etan, gaztainak erre. Ondoren, gaztaina jana eta erromeria
Azaroaren 30ean.
– 12:00etan, meza. Ondoren, Nabarnizko eta Ereñoko dantza taldeen ikuskizuna.
MUNDAKA
Zapatuan.
– 10:00etan, bakailao txapelketaren hasiera.
– 11:00etatik aurrera txistularien kalejira.
– 13:00etan, kazolak aurkeztu.
– 22:00etan, Xaiborregaz musika eta karaokea plazan.
Azaroaren 24an.
– 19:30ak aldera, Santa Katalina plazatik hasita, txistularien kalejira.
Azaroaren 25ean.
– 10:30etan, bolanderak herriko jaia dea adierazteko.
– 11:00etan, umeentzako jolasak Santa Katalina plazan. Euria egingo balu, Islakale kiroldegian batuko lirateke.
– 12:00etan, meza nagusia Santa Katalinako baselizan udalbatzarekin. Ondoren, herriari zuzendutako ohorezko aurreskua dasntzatuko dute.
Azaroaren 30ean.
– 08:00etan hasita, Islakale kiroldegitik, Gaztezar Mendi Taldeak antolatuta, Santa Katalinako Mendi Martxa.