Aurrera mendi taldeak bihar hasiko du XIV. Mendi Astea
Iñaki Arrizabalaga eskalatzaile ondarrutarrak hitzaldia emango du hilaren 28an Kofradia Zaharrean. Bere esperientziaren berri emango die entzuleeiOndarroako Aurrera mendi taldeak bihar hasiko du XIV. Mendi Astea. Guztira, lau ekimen prestatu dituzte.B...
Iñaki Arrizabalaga eskalatzaile ondarrutarrak hitzaldia emango du hilaren 28an Kofradia Zaharrean. Bere esperientziaren berri emango die entzuleei
Ondarroako Aurrera mendi taldeak bihar hasiko du XIV. Mendi Astea. Guztira, lau ekimen prestatu dituzte.Bihar egingo da lehengo ekimena. 20:15ean, Kilian Jornet abenturazalearen Dejame vivir dokumentala proiektatuko da Kofradia Zaharrean. Antolatzaileek aurreratu dutenez, harrez gero behar gehiago egin baditu ere, Jornet-ek egin zuen lehen dokumentala proiektatuko dute. Horrez gain, Kofradia Zaharrean urte osoan Kalamendin jasotako argazkien sailkapen erakusketa bat ere egingo dutela azaldu dute. «Hilero jaso ditugun argazkietako batzuk bertan ipinita egongo dira».
Hilaren 28an, barikuan, Iñaki Arantzamendi eskalatzaile ondarrutarrak hitzaldia eskainiko du Kofradia Zaharrean. Azkenaldian Espainiako eskalada taldean aritzeko aukera izan duen kirolariak bere esperientziaren eta ibilbidearen berri emango du 20:15etik aurrera. «Polita izango da herriko kirolari batek hitzaldia ematea», nabarmendu dute antolatzaileek. Hilaren 29an, zapatuan, boulderra probatzeko aukera ere edukiko dute gazteenek, 10:30etik eguerdira bitartean.
Finalista eguna
Mendi astea amaitzeko, hilaren 30ean finalista eguna egingo dute. 08:30ean irtengo dute Alamedatik, eta nahi duten guztiei eurekin mendira joateko gonbitea luzatu diete. Alamedatik Kalamendira joan eta Berriatuko plazara joango dira, gerokoan, 10:30ak inguruan, beste lagun batzuekin elkartzeko. Handik, Madalena, Tontorramendi, Burgo eta inguruetatik Ondarroara bueltan etorriko dira.