Bihar arratsaldean hegaluzearen eta hegalaburraren desberdintasunak ezagutzeko aukera paregabea eskainiko dute Aita Guria baleontzian. Horrez gain, izena ematen dutenek bisita gidatu batez ere disfrutatu ahalko dute.
Bale Arrantzaren Interpretazio Zentroa ezagutzeko bisita gidatua 18:00etan hasiko da. Ondoren, 19:15ean ekingo diote dastaketari. Horretan, txakolin baten laguntzagaz, herriko sei kontserba dastatzeko aukera izango dute bertaratutakoek. Hegaluzearen eta hegalaburraren desberdintasunak bereizten ikasteko aukera eskainiko dute.
Parte hartu gura dutenek Aita Guria baleontzian edo Turismo Bulegoan eman beharko dute izena eta 10 euro ordaindu beharko dira.