Puruak zelan egiten diren erakutsi dute estankoan
Zigarrogintza erakustaldia eskaini zuen Arizmendi Cespedes dominikarrak atzo, Baskaran estankoak gonbidatuta. Puru egilea eta irakaslea da Cespedes, eta bi hilabete daramatza Espainian eta Herrialde Katalanetan zehar bidaiatzen. Astelehenenan ailegatu ...
Zigarrogintza erakustaldia eskaini zuen Arizmendi Cespedes dominikarrak atzo, Baskaran estankoak gonbidatuta. Puru egilea eta irakaslea da Cespedes, eta bi hilabete daramatza Espainian eta Herrialde Katalanetan zehar bidaiatzen. Astelehenenan ailegatu zen Euskal Herrira, eta atzo Markina-Xemeinen egon ondoren, Donostia eta Bilboko estankoetara joango da bere lana erakustera. Tamaina ezberdinetako puruak egin zituen trebezia handiz. Egunean 400 eta 500 puru artean egin zezakeela azaldu zuen Cespedesek.