Preso gaixoak etxeratzeko eskatuko dute hilaren 29an
Bilboko Jesusen Bihotzetik abiatuko da manifestazioa. Manifestazioaren antolatzaileek ohartarazi dutenez, preso gaixoen egoera «oso kezkagarria» daAzaroaren 29an gaixorik dauden presoak etxeratzeko eskatuko dute Bilbon egingo den manifestazioan.Aurre...
Bilboko Jesusen Bihotzetik abiatuko da manifestazioa. Manifestazioaren antolatzaileek ohartarazi dutenez, preso gaixoen egoera «oso kezkagarria» da
Azaroaren 29an gaixorik dauden presoak etxeratzeko eskatuko dute Bilbon egingo den manifestazioan.Aurreko zapatuan, gaixo dauden preso politikoen lagun eta senideek agerraldia eskaini zuten Arriagako plazan. Hantxe zegoen Angelita Burgoa Ibon Iparragirreren ama.
17:30ean abiatuko da Jesusen Bihotzetik manifestazio nazionala. Giza eskubideak errespetatuz heriotza gehiagorik ez! Gaixo diren presoak etxean eta bizirik! lelopean egingo da mobilizazioa. Antolatzaileek ohartarazi zutenez, preso gaixoen egoera «oso kezkagarria» da.
«Legearen aurka, kartzelan»
Agerraldian egon ziren lau kideek espainiar eta frantziar estatuen espetxe politikak ez dituela euskal preso politikoen giza eskubideak errespetatzen azaldu zuten. Era berean, preso gaixoak legearen aurka espetxean mantentzen dituztela salatu zuten.
Egoerak bere horretan jarraituz gero, «itzulezina» izan daitekeen beste gertaera bat etor daitekeela azpimarratu zuten. «Euskal Herrian gatazka politikoa betirako gainditzeko aukerak zabalik dauden honetan, espetxe politika lehen baino beranduago aldatzea ezinbestekoa da».