Euskara jolasean errotzeko egitasmoa berreskuratu du Gernika-Lumok
Busturialdeko Hitza
Busturialdea
2012an eta 2013an eten bat egin ostean, Euskara olgetan errotu egitasmoa dakar aurten, berriro, Euskara zerbitzuak. Urdaibai Rugby Eskolarekin elkarlanean, hamargarren urtez garatuko dute egitasmoa. Guraso euskaldunei 3, 4 eta 5 urteko seme-alabekin jolasteko aukera eman gura diete, eta hori, giro euskaldunean egingo dute.
Jai-Alai pilotalekuan batuko dira familiak, bi domekatan. Lehenengo jolas eguna azaroaren 23an izango dute. Baserriaren Eguna prestatuko du UREk familientzat, eta 17:00etatik 20:00ak arte, ortuan, etartean, kortan, sutondoan eta sabaian prestatuko dituzten jolasetan parte hartzeko aukera izango dute.
Bigarren jolas eguna azaroaren 30a izango dute, Herriaren Egunean. Aurreko domekako ordutegi berean, Arropa dendan, apaindegian, gozotegian, banketxean, kiroldegian, postetxean, jatetxean, parkean eta autoeskolan jolas ezberdinak izango dituzte ume eta gurasoek.
Bi domeketarako UREk prestatuko dituen jolasekin umeen eta familien arteko harremanak sendotzea ere badu helburu egitasmoak; hori guzti hori, euskaraz. Bittor Zarrabeitia euskara teknikariak esan legez, «3 eta 6 urte bitartean eskolaratzen dira umeka, eta guarsoak harremantzen hasten dira; azken batean, familia bera kaleratu egiten da eta familia esparrua lantzen hasten da». Horregatik aukeratu dute adin tarte hori Euskara olgetan errotuz egitasmoa garatzeko.
Aipatu dutenez, adin tarte horrretako umeak dituzten 600 familia daude herrian, eta horietatik 200 batek parte hartzen du ekimenean. «Kopuru polita da», sustatzaileen iritziz.
Busturialdeko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa dugu. Egin zaitez HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.