
Atzo hasi zituzten lanok eta sei astetan Gaztelugatxeko San Juanen dagoen baselizara joateko sarbidea itxita egongo dela jakinarazi dute.
Joan den neguko olatu denboraleek kaltetu zituzten Gaztelugatxeko eskailerak eta Espainiako Gobernuko Kosta Mugapeak horiek konpontzeko lanak hasi ditu. Denboraleen ondorioz eskaileretan agertu diren zuloak konponduko dituzte eta 100 metro kuadroko harri-horma berreraikiko dute. Lanok egiteko aurrekoantua 75.000 eurokoa da.
Azaldu dutenez, konpontze lanak atzeratu egin dituzte udan Gaztelugatxeko San Juan bisitatzen duten bisitariei kalterik ez eragiteko. Izan ere, lanon helburua Gaztelugatxerako sarbidearen segurtasuna eta egonkortasuna bermatzea dela aipatu dute.