Gernikak Federazio Kopa izango du jokoan gaur
Jabi Luacesek gidatutako mutilek Federazio Kopako finala izango dute jokoan gaur. Hain zuzen, Real Unionen (Gipuzkoa) kontra neurtuko dituzte indarrak, 19:00etatik aurrera. Joanekoan bana berdindu ostean, irundarrek abantaila txiki bat daukate, baina bertokoak finalari buelta emateko gogotsu doaz Stadium Gal-era.
Garaipena lortuz gero, Gernikak euskal fasea irabaziko luke, eta Espainiako gainontzeko faseetako talde irabazleen kontra jokatuko luke.