
Gernikarrek Huelvako (Andaluzia; Espainia) Conquero taldea hartuko dute Malosten. Hain zuzen, 20:00etan hasiko da bi taldeen arteko lehia.
Gaurkoa ez da partida erraza izango bertoko jokalarientzat. Izan ere, Conquero ligako hirugarren sailkatua da hiru partida irabazita. Hala, Huelvakoek denboraldi hasiera ederra egiten ari dira.
Conquerok, gainera, talde egonkorra dauka. Azken bi urteetan jokalari aldaketa oso gutxi izan ditu. Hala, taldekideak oso ondo ezagutzen dira. Entrenatzailea bera ere, duela bi denboraldi igoera lortu zuen berbera da: Gabi Carrasco.
Garaipena lortuz gero, Gernika Bizkaiakoek bosgarren partida irabaziko lukete jarraian. Hortaz, historia egiten jarraituko luke bertoko taldeak. Ohi bezala, Maloste jendez gainezka egotea gura dute taldekideek.