Zapatuan, motor zalek Kortezubi hartuko dute. Txomin Aranak Dakar lasterketa lehiatu behar duela eta, festa ikaragarria antolatu dute Gernika Off Roadekoek. Hainbat jardueraren artean, lagunarteko bazkaria ere egingo dute. Jakinarazi dutenez, gaur da txartelak erosteko azken eguna. Jaildiko egitaraua festarako sortutako
webgunean dago ikusgai.
Txartelak erosteko lekuak
- Gernika – Lumon: Ipar Tabernie, Ai-Ene, Ospa, Pub Lenon…
- Ereñon: Arita Berri Jatetxea, Ereñozar Taberna, Atxoste Taberna.
- Arratzun: Olesko Taberna, Herriko Taberna Arratzu.
- Beste batzuk: Ondamendi Taberna ( Munitibar), Artape Taberna ( Mendata), Toldope Taberna ( Markina-Xemein), Atxarre Taberna ( Laida), Leandro Motorrak ( Azpeitia), Yamaha Promoto ( Bilbo)