
Horren bitartez, esku-hartze oroko baterako sistema bat egin eta ezarri nahi dute; hartara, «oppidumari balio zientifiko integrala emanez».
2009 eta 2012 urteen artean Arrolako oppidumean egindako lanari jarraipena ematea da aldundiaren, Euskoikerren eta Urremendiren asmoa; hain zuzen, ikerketa, kontserbazio eta zaharberritze lanak dira egin nahi dituztenak. Hori posible izan dadin, 52.000 euroko inbertsioa egin beharko du foru aldundiak. Horretaz baliatuz, gainera, Arrolako oppidumeari balio zientifiko eta integrala emango diotela uste dute.
Orain arte Arrolako oppiduma ikertu, zaharberritu eta kontserbatzeko xedez egindako lanei esker, «inguru naturaletan dauden kultur ondasunetan jarduteko sistemak hobetu» dituztela deritze aipatu erakundeek. Eta horregaz batera, «beste ondare mota batzuetara egokitu daitezkeen tresnen garapena sustatu» dutela gogoratu dute.
Berrikuntzei dagokionez ere, aurrerapausoak eman dituztelakoan daude: «optimizatze-metodo berriak ere ezarri ditugu, tipologia horretako kultur ondasunen trataerak hobetu eta sustatzeko».