
Oraingoan, Arabako ardoaz eta oliba-olioaz ariko dira Lurgozok antolatu duen aurkezpen dastaketan. Hain zuzen, eguenean (urriak 30) izango da saioa, Astran, 19:00etan hasita.
Ohi bezala, bi hizlarik parte hartuko dute aurkezpen dastaketan. Alde batetik, Iker Diaz de Ceriok oliba-olio birjinaz ariko da. Diaz de Cerio Rivo de Moreta kooperatibako kidea da. Bestalde, Eduardo Perez de Azpillagak ardo zuria eta beltza ere izango ditu hizpide, oliba-olioagaz batera. Azpillaga Urarte upategiko kidea da.
Hitzaldia amaitzean, bildutakoek hizlarien produktuak dastatzeko aukera izango dute.