
Lamiarango araztegia bisitatzen izan dira gaur legebiltzarkideak
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik hitzarmen-proposamena helarazi dio Busturialdeko Ur Partzuergoari, saneamendu lanen kudeaketaren plangintza egiteko eta horretarako kredituak bilatzeko. Saneamendu sarea amaitzeko proposamena «ongi etorria» dela esan du Busturialdeko Ur Partzuergoko presidente Iratxe Arriolak, «baina hitzarmenak duen klausula bat gehiegizkoa iruditzen zaigu». Hain zuzen, Busturialdeko Ur Partzuergoak aurrerantzean inbertsio guztiak amortizatu beharko dituela jaso dute klausula horretan, eta horrek kontsumitzaileengan ondorio larriak izan ditzakeela ohartarazi du Arriolak. «Kontsumo tarifen igoera izugarria suposatuko luke horrek, eta aurka agertu izan gara beti».
Printzipioz, tarifetan igoerarik onartzeko prest ez da Busturialdeko Ur Partzuergoa: «Oinarrizko azpiegitura bat da, beharrezkoa, eta zerbitzu hori emateko inbertsioak diru publikotik egin behar dira».
Azaroaren 7an batuko dira partzuergoko ordezkariak Ana Oregi sailburuarekin eta Ura agentziaren zuzendari nagusi Iñigo Ansolarekin. «Batzar horretan adieraziko diegu inbertsioak tarifen igoerarekin amortizatzearen aurka gaudela, eta ikusiko dugu klausula hori betetzea obra egiteko ezinbesteko baldintza den ala ez».
Oinarrizko azpiegitura bat da, beharrezkoa, eta zerbitzu hori emateko inbertsioak diru publikotik egin behar dira”
Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburu Ana Oregik zehaztu duenez, “Eusko Jaurlaritza era Partzuergoa aspalditik lanean ari dira hondakin-uren saneamendu egokia egiteko eta jarduera horiek Urdaibai Biosfera Erreserbaren ingurumen balioekin bateratzeko”. Hala, lankidetza-hitzarmena sinatuz gero, Uraren Euskal Agentziak eta Busturialdeko Ur Partzuergoakeskualdeko saneamendua eta arazketa amaitzeko oinarrizko azpiegiturak burutzeko lankidetzan aritzeko baldintzak arautuko lituzketela esan du Oregik.
Guztira 49.070.000 euro bideratuko lituzkete Busturialdeko ur saneamendu sarea amaitzeko: 2015erako konpromiso kreditu batean 5.000.000 euro bideratuko lituzteke; 2016rako konpromiso kreditu batean 13.000.000 euro; 2017rako konpromiso kreditu batean 15.535.000 euro, eta 2018´rako konpromiso kreditu batean 15.535.000. Uraren agentziaren aurrekontutik finantzatuko lituzkete obrak.
EAJren Bizkai Buru Batzarrak, bere aldetik, pozik hartu du Busturialdeko saneamendu lanak amaitzeko Eusko Jaurlaritzak hartu duen erabakia.