Joan den asteburuan Gernika-Lumoko Berbalagunek ikasturte berriko lehen mendi irteera egin zuen. Berbalaguneko kideek hamahiru kilometroko ibilbidea egin zuten, eta 285 metroko desnibela gaindituz.
Gernika-Lumon hasi eta amaitu zuten ibilbidea; eta, besteak beste, Arratzuko Olesko, Uharka, eta Loiola auzoak, Mendatako Marmiz auzoa eta Ajangizko Burgoa bisitatu zituzten parte hartzaileek.