
Zapatuan inauguratuko dute Ezkiagatik Urbietaraino doan oinezkoentzako pasabidea. 12:30ean izango da ekitaldia, eta han izango dira udal ordezkariak, ordezkari instituzionalak eta baita kirol taldeetako arduradunak ere.
Trenbide gainetik doan pasabidea kirolari eta zaletuek aparkatzeko duten arazoari irtenbidea emango diola uste du udalak. Izan ere, 430 leku dituen Santa Ana parkinean utz dezakete autoa, eta pasabidetik heldu Urbietara. Bestalde, Idigan ere aparkalekua egokitu du Gernika-Lumoko Udalak. Zapatutik aurrera, Idigatik harago ezingo dute joan ibilgailuek, elbarrituak, larrialdi zerbitzuak edota baimentutakoak salbu.