Irakurle txokoaren beste saio bat egingo dute Ean barikuan
Ivo Andritx idazle jugoslaviarraren Zubi bat Drinaren gainean liburuaz arituko dira Eskolondon, 19:30etatik aurrera. Karlos Zabala Oiartzabalek itzuli zuen euskarara, eta 2010.urtean argitaratu zen Alberdania argitaletxearekin, Literatuta Unibertsala bildumaren barruan.
XVI. mendetik XX. mendera bitartean irauten duen kronika da. Vixegrad hiriaren eta bertako hiritarren poz eta atsekabeen kontakizuna, Drina ibaia eta haren gaineko zubia direlarik amodio eta gorrotoen lekuko, naturaren nahiz historiaren gorabeheren ikusle mutu. Eguneroko gazi-gozoak samurtasun eta enpatiaz jasotzen ditu egileak, baina horien azpitik estatu interesen joko–taula dago Balkanetan, eta zibilizazioen arteko talka patuaren ezinbestekotasunez betetzen da, gizaldiz gizaldi.