
Finalak joaneko eta bueltako partida izango ditu, eta Rel Unionen (Irun, Gipuzkoa) kontra neurtuko ditu indarrak Gernika-Lumoko taldeak. Lehen partida Urbietan jokatukok dute, gaur, 19:30etik aurrera. Bueltako partida, bestalde, Irunen jokatuko dute, datorren eguaztenean (urriak 29).
Bertokoei ez zaie aurkari xamurra egokitu. Izan ere, Real Unionek 2.B mailan jokatzen du; Gernika baino maila bat gorago. Gipuzkoarrak, hemezortzigarren sailkatuak dira 2.B mailako multzoan. Ez dute liga ondo hasi, baina gernikarrak ezin dira fidatu.